Leire Retegi: “Leitzako aurreko txistulari belaunaldiaren lanaren aitortza da saria”

Unai Lako Goñi 2024ko aza. 11a, 18:09

Musikene-Donostiako Orfeoi saria jaso berri du Leitzako txistularien inguruan egindako ikasketa amaierako lan bati esker

Leire Retegi txistulari leitzarrak pozik egoteko hainbat motibo ditu. Duela bi aste Musikene-Donostiako Orfeoi saria jaso zuen, bere herriko txistuaren inguruan egindako lan batengatik. Zehazki, “Leitzako txistularien errepertorioa, Angel Alduntzin eta Miguel Angel Sagasetaren bidez: interpretaziotik eskuizkribuetara” izeneko lanarengatik. Ikasketa amaierako lana izan da saritutakoa eta bertan Leitzako txistularien errepertorioan sakondu du.

Zorionez kontserbatzen dira Angel Alduntzin txistulariaren audio batzuk. Zehazki 1966. urteko grabazio bat egin zuelako Mikel Usabiaga usurbildarrak eta Leitzan harrapatu zuen Angel Alduntzin eta konpainia txistua jotzen, urteko igande guztietan egin zuen moduan 52 urte luzez.

Bestalde, eta hirugarrenez, Euskal Herriko txistulari gazte txapelketa irabazi du, 25 urte bitarteko kategorian.

Irrintzi Plazan Leire Retegi elkarrizketatu dugu sariaz eta Leitzako txistuaren egoeraz mintzatzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!