Aitor Blanco: "Israelek palestinarrak suntsitu eta haien kultur transmisioa, kondairak, historia eta jakintza ezabatu nahi ditu"

Pello Argiñarena 2024ko aza. 11a, 15:15

Aitor Blanco itzultzailea Katakrak liburu-dendako irakurle taldeko kidea da. Atef Abu Saif egile palestinarrak idatzitako 'Gazako egunerokoa' liburuaz aritu gara Metropoli Forala saioan. Zisjordanian bizi da Abu Saif. Gazan zegoen familia bisitatzen israeldarren eraso gogorrak hasi zirenean eta 85 egun igaro zituen ihes egitea lortu zuen arte. Bertan idatzi zuen liburua.

 

 

 

 

 

 'Gazako egunerokoa' liburuan Abu Saif idazleak nabarmentzen du Israel palestinarren kultur transmisioa ere eteten ari dela. Unibertsitateak eta museoak suntsituz, herri baten kondairak, historia, jakintza ezabatzea du helburu. Aitor Blanco itzultzailearen aburuz, literatura eta liburuak dira hori saihesteko arma bakarra. Historian, irabazleek idatzi dute beti mundua. Beste bertsio hori ezagutzeko aukera ematen digu liburu honek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!