Carlos izeneko sukaldari euskaldun baten bizipenak kontatzen ditu El Chef eleberriak. Bi istorio kontatzen dira aldi berean. Batetik sukaldariaren bizitza pertsonala, amodioz eta pasioz beteta; eta bestetik, trantsizioan hasi eta 2014an Espainiako erregearen abdikaziora arteko kontakizuna ere bada. Etengabean, eta Lorenteren aurreko liburuetan gertatu bezala, Erribera eta Tutera oso presente daude kontakizunean zehar.
Irrintzi Plazan, Santi Lorente, El Chef eleberriaren egilea elkarrizketatu dugu, bere liburu berriaz hitz egiteko.