Virenque taldea: "Sekulako gogoekin gaude asteburuko kontzerturako, oso berezia izango da"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko aza. 7a, 14:55

Hirukote iruindarrak 'Falsollano' disko berria oholtzaratuko du larunbatean Lizoaingo eliza zaharrean, Piedra taldekoekin batera. Eliza zaharra egokitu dute horretarako

Virenque talde iruindarrak prest du bere disko berria. Falsollano izenburupean, hirukoteak 7 kantu bildu ditu diskoan. Munduaren egoera, gizartearen kontraesanak edota taldearen beraren etorkizuna dituzte mintzagai, bertzeak bertze, euskara hutsean datozen kantu hauetan. Diskoko lehenengo bi kantuak argitaratu dituzte plataformetan momentuz, Anitzak eta Bizkarroiak, eta gainontzeetako batzuk entzuteko parada izan dugu Irrintzi Plaza saioan. 

Abesti guzti hauek, bestalde, zuzenekora eramanen dituzte asteburu honetan, larunbatean, Lizoaingo eliza zaharrean prestatu duten kontzertu berezi batean. Eneko Leza, Eneko Zabalza eta Aritz Gonzalez hirukoteak emanaldi berezi honen berri eman digute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!