Berrogei urte luze joan dira 'Golem' zinema aretoak zabaldu zituztenetik. Yamaguchi aretoan egin dugu hitzordua bertako langile Imanol Rayo zinegilarekin. Zinemaren historia, filmak grabatzeko eta proiektatzeko teknologia, egungo zinemagintzaren egoera, streaming plataformen eragina, eta, oro har, zinemaren industria izan ditugu mintzagai.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.