Aste bat joan da Valentzian azkeneko hamarkadatan izandako tanta hotz larrienak bizilagunak kolpatu zituenetik. Irudi latzak, larriak ikusi genituen orduan. Baita sinestezinak ere. Zaila egiten zaigu pentsatzea jada 215 hildako eragin dituela. Ikusi beharko da zifrak gora egiten duen, desagertutakoak oraindik asko direlako.
Kaleak lokatzez, urez eta kotxez beteta ere ikusi genituen. Jendea laguntza eske, suminduta ere ikusi ditugu instituzio nagusietako arduradunak hurbildu direnean. Elkartasuna ere jaso dute. Herrialde guztietatik iritsitako ehundaka bizilagun hurbildu dira azkeneko egunetan, laguntzeko helburuarekin. Gaur oraindik ere lan mardula geratzen da aurretik normaltasunera itzultzeko, naiz eta pixkanaka zenbait kale eta errepide berriro ere gris kolorekoak bihurtu diren, atzean utzita lokatzeko marroi triste hori.
Itziar Benede ETBko kazetaria elkarrizketatu dugu Irrintzi Plazan azkeneko egunetan pilatutako bizipenak kontatzeko.