Eider Castañeda (Lizarrako txosnak): "Desproportzionatua da desordena publikoak egoztea"

Maialen Huarte Arano 2024ko aza. 6a, 09:46

Lizarran udaltzaingoak 27 gazte deitu ditu deklaratzera herriko festetan "desordena publikoak" sortu zituztelakoan. Txosna gunea eta zenbait peñen barra gunea herrigunetik aldendu nahi izan zituen UPNko alkate Marta Ruiz de Aldak eta protesta egin zuten Puy-ko jaitsialdiaren ekimenean. "Izua sortu nahi dute gazteen artean, baina ez dute lortuko. Larunbatean elkarretaratzea eginen dugu egoera hau salatzeko", azaldu du Eider Castañeda txosna guneetako kideak. 

Desordena publikoak ikertzen ari omen da udaltzaingoa Lizarran aurtengo festetan Puy-ren jaitsialdian izandako "istiluengatik". "Ulergaitza" egin zaie txosnetako kideei: "Antolatu gabeko protesta izan zen", azaldu du Eider Castañeda txosna guneko kideetako batek. "Desproportzionatua iruditzen zaigu gertatzen ari den guztia", salatui du. 27 lagun deitzen ari dira deklaratzera eta desordena publikoak sortu izana egozten diete. "Gazteen artean izua sortzeko prozesua" martxan dela iruditzen zaie. Batzarra egin zuten atzo txosnetako kideek eta egoera salatzeaz gainera mobilizazioak ere iragarri dituzte: Lizarran, elkarretaratzea eginen dute larunbatean 19:00etan udaletxearen aurrean. Eider Castañedari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!