Xabi Leonardo: “Gure helburua gazteek teknologia neurrian eta modu egokian erabiltzea da”

Euskalerria Irratia 2024ko aza. 5a, 13:11

Xabi Leonardo telekomunikazio ingeniaria da. ‘Zaindari’ sistema teknologikoa sortu du. Horren bitartez, gurasoek haien seme-alaben jarduera gailu digitaletan kontrolatu dezakete. Zer ikusten duten. Zenbat denboraz ikusten duten. Metropoli Forala saioan eman dizkigu xehetasunak.

‘Zaindari’ sistemak teknologiaren erabilera zuzena eta egokia ahalbidetzen du. Joku-apustuak, irudi pornografikoak, eduki biolentoak eta mezu iraingarriak blokeatzen laguntzen du. Xabi Leonardoren esanetan, arazoa ez da soilik zer ikusten duten gazteek jakitea. Zenbat denboraz erabiltzen dituzten gailu teknologikoak ere oso garrantzitsua da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!