Keia taldearen bigarren lana bidaia bat da, Ane Arrutik egingo duen bidaia, bizkarrean pilatuz joan den zama, min, zailtasun eta desoreken kontzientzia hartze eta izendatze bat. Soinu trinkoagoa eta garaikideagoaren bila joan dira honakoan, taldeari nortasun berri bat eman nahian. Abeslariarekin batera Iker Martinez de Zuazo, Egoitz Olalde eta Iñigo Ibarrondok osatzen dute taldea.
Irrintzi Plazan Ane Arrutik zuzenean bi kanta eskaini dizkigu, biak aipatutako lan berriak jasota daudenak: Hanka sartzen eta Argi eta ilunak.