Gau Beltza edota Arimen Gaua neguko zikloaren lehenengo jaia da. Heriotza, beldurra, mozorroak, gaztainak, kalabazak… askotarikoak dira barnebiltzen dituen elementuak. Landa eremuan eta baserrietan hasi zen ohitura, herrietara eta hirietara jaitsi da egun. Umeentzat eta gazteentzat erakargarria da Gau Beltza.
Irrintzi Plazan Josu Ozaita antropologoa eta EHUko irakaslea elkarrizketatu dugu Gau Beltzaren ohituren inguruan.