Gau Beltza

Nerea Ariznabarreta eta Maite Rosende: "Umorea tresna ona da beldurraz hitz egiteko"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 31a, 16:48

Elkarlanean sortu duten 'Mamuki' haurrentzako albumak Etxepare saria irabazi du aurten

Beldurrari buruzko album umoretsua dugu Mamuki. Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte, ingurumarian ikara eragin beharra daukate. Baina mamu txikia gaixorik dago eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen: banpiroa, zonbia… edo geureago ditugun Zakuzahar edo Otsoko, baina alfer-alferrik. Gaixoa! Zer egingo du Mamukik Gau Beltza ospatu ezinik…? Etxeko agertoki minimalistan txakur jolastia ere saiatuko da Mamuki sendatzen, baina orduak joan, orduak etorri, munstroak joan, munstroak etorri, ez da konponbiderik inondik ere agertuko. Edo bai…

Hauxe da Mamuki-k, Nafarroako hainbat toki-entitatek Pamiela argitaletxearekin batera antolatzen duten Etxepare haurrentzako album ilustratuen lehiaketako saridunak duen abiapuntua. Nerea Ariznabarretak idatzi eta Maite Rosendek ilustratu duen kontakizunak umorea eta beldurra uztartzen ditu, beraiek nabarmendu bezala, ez baitago tresna hobeagorik beldurraz hitz egiteko. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!