Andoni Urzelai idazlea, Euskaltzaleen Topaguneko kidea da. Azkeneko urteetan buru belarri ibili da gaubeltza.eus webgunea sortzen eta elikatzen. Informazioa ez ezik, gaurkoa bezalako eguna ospatzeko euskarriak eta materiala jartzen ditu eskuragai eta doanik, gainera.
Josu Ozaitak eta Jaime Altunak argitaratutako Itzalitako kalabazen berpiztea lanean du oinarri gaubeltza.eus webgunea, ospakizuna antolatu ahal izateko baliabide kutxa bezala aurkeztu zuen Topaguneak. XX. mendean Gau Beltza nola ospatzen zuteneko testigantzak ere jasotzen dira eta iradokitzen dute zein baloretan prestatu beharko litzateke. Euskaraz, auzolanean, naturarekin kontaktuan, gazteekin…
Ez beldurrik izan, eta sartu: www.gaubeltza.eus