Maria Solana: "Zerbitzu publikoaren aldeko lana egiteko gonbidapena jaso dut"

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 31a, 10:08

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak Espainiako Telebista Publikoko Administrazio Kontseilua berritzeko lege-dekretua onartu zuen atzo eta EAJren proposamena Maria Solana foru parlamentaria izan da: "Erronka handia da niretzat; une oso garrantzitsu batean iristen da, gainera", adierazi du Maria Solanak. 

"Madrilera joateko gonbitea izan dut, Espainiako Telebista Publikoko zuzendaritza kontseilura. Erronka handia da, baina une oso garrantzitsu batean iristen dena", adierazi du pozik Maria Solana Geroa Baiko eledunak. "Beti lan egin izan dut zerbitzu publikoaren alde eta horixe egiten segitzeko asmoa dut", azaldu du. 

RTVEn ente pluralago eta anitzagoa osatu nahi izan dela uste du Solanak: "Horrek niretzako balio handia dauka. Horren parte izateko aukera bada, horixe defendatuko dut", gaineratu du. Zeregin berri horrekin dena dela ez du amaitutzat jo bere ibilbide politikoa: "Dena da politika. Alor desberdinetatik egin daiteke politika", esan du. Jendartea kohesionatzeko eta guztion bizi kalitatea ziurtatzeko ezinbestekoa da politik Solanaren arabera eta beraz, "politikan ibilbideak ez dauka eperik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!