Maria Solana, Espainiako Telebista Publikoko Administrazio Kontseilurako hautagai

Euskalerria Irratia 2024ko urr. 31a, 08:48

Solanak parlamentua utzi egin beharko luke eta Altsasuko alkate Javier Ollok hartuko luke bere eserlekua Geroa Baiko zerrendan. Kontseilua osatzeko hamaika izeneko hautagaien zerrenda adostu zuten atzo Diputatuen Kongresuan.

Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak Espainiako Telebista Publikoko Administrazio Kontseilua berritzeko lege-dekretua onartu zuen atzo eta EAJren proposamena Maria Solana foru parlamentaria izan da. Alderdi sozialista, EAJ, EH Bildu, Sumar, ERC eta Junts alderdiek onartu zuten eta RTVEko kontseilua osatzeko hamaika izeneko hautagaien zerrenda adostu zuten.

Araudi berriak esklusibotasuna eskatzen du eta beraz, Maria Solana Espainiako Telebista Publikoko kontseilari izendatzen badute, Nafarroako Parlamentuan duen eserlekua utzi beharko du. Javier Ollo Altsasuko alkateak ordezkatuko luke bere tokia Geroa Baiko zerrendan. 

Solana dagoeneko 2008tik 2011ra RTVEko Aholku Batzordeko kide izan zen eta aurretik ere, politikan egin duen jardunaz harago, albistegiko erredaktore eta esatari lanetan ibili zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!