Azaroaren 11n bilduko da hirugarrenez hezkuntzako mahai sektoriala

Maialen Huarte Arano 2024ko urr. 31a, 08:05

Hezkuntza publikoko sindikatuek deitutako bigarren greba egunaren ostean iritsi da hitzordua: azaroaren 11n bilduko dira Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariarekin. Hirugarren batzarra izanen du hezkuntzako mahai sektorialak. 

Azaroaren 11n izanen da hezkuntzako mahai sektoriala. Hala jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Amparo Lopez bozeramaileak adierazi zuen negoziazioak segitzen duela eta hirugarren aldiz deituko dutela batzarra: "Kalitatezko hezkuntza izan dezan Nafarroak ikasleen eta interes orokorren alde ari gara", adierazi du Lopezek. Hala, Carlos Gimeno kontseilaria "intentsitate handiz" lanean ari dela jakinarazi zuen.

Sindikatuak "kezkatuta" aurrekontuekin

Steilas eta ELA sindikatuak kexu agertu dira ez dituztelako euren aldarrikapenak aseko dituen diru partidarik ikusi Nafarroako Gobernuak prest dituen 2025erako aurrekontuetan.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!