Sakanako bost gazte hauek 2020an hasi ziren elkartzen talde bat sortzeko asmoz eta ideia garbi batekin: desagertuta dagoen rock zaharra eta klasikoaren estiloa berreskuratzeko. Horregatik jarri zioten taldeari Deserrite izena. Euskaraz erbesteratua esan nahi du, gaur egungo musika-panoraman duen egoeraren analogiatzat hartu behar da beraz.
2021eko abenduan Gazte Talent saria irabazi zuten, Arabako Foru Aldundiak, Laboral Kutxarekin eta Jimmy Jazz aretoarekin lankidetzan emana. Horri esker, haien lehenengo diskoa kaleratu zuten urte bat geroago, Deserrite izenekoa eta 6 abestiz osatutakoa. Abesti berriak sortzen eta konposatzen dabiltza buru belarri eta hurrengo hilabeteetan grabazio berriak egingo dituzte.
Baterian Hodei Alegre, gitarretara Gaizka Ocaña eta Iñaki Gasco, abeslari Jesus Palop eta baxuan Luken Goikoetxea-Ziordiak osatzen dute Deserrite taldea eta Irrintzi Plazan izan ditugu zuzeneko musika jotzen.