Fundamentuzko proposamen bat jaso nahiko lukete Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren aldetik hurrengo bileran: "Aurkeztu digun ratioen jaitsiera gure eskaeretatik urrun geratzen da. Lan burokratikoa ere gehiegizkoa zaigu. Itota gaude", adierazi du Iosu Arraiz LAB sindikatuko ordezkariak. Lan-taldeen egonkortzerako ez duela proposamenik egin edota soldata igoerarekin zerikusia duen ezer ere ez dietela adierazi salatzen ari dira. Iosu Arraizekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!