Olivier de Schutter NBE-ko errelatoreak pobreziaren inguruko hitzaldia emanen du asteartean Nafarroako Parlamentuan

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 28a, 18:49

'Urria, pobreziaren aurkako hilabetea' itxiko duen ekitaldiaz gain, Nafarroako GKE-en koordinakundearen eskutik egitarau zabala dago datozen egunetan

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak Urria, pobreziaren aurkako hilabetea izeneko jarduera zikloari amaiera emanen dio urriaren 29an Nafarroako Parlamentuan egingo den jardunaldi batekin. Bertan, Nazio Batuen errelatore berezi Olivier De Schutterrek muturreko pobreziari eta giza eskubideei buruzko hitzaldia izango du, eta pobreziaren eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen kriminalizazioan sakonduko du.

12:00etan hasiko da hitzaldia, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Uhalderen, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilari Mª Carmen Maezturen eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareko lehendakari Andrea Coreraren hitzartzeen ondoren. 

Nafarroako GKE-en Koordinakundeko kide Iñaki Elorzak aditzera eman bezala, egitarau "zabal eta interesgarria" dator datozen egunetan. 

- Elkartasunaren Hamabostaldia, Zabaldik antolatuta, azaroaren 4tik aurrera. Ekitaldi guztiak Zabaldik Nabarreria kalean duen egoitzan eginen dira, tartean Palestina, el expolio sionista del agua hitzaldia azaroaren 5ean eta Tigernut, la patria de las mujeres íntegras dokumental emanaldia, azaroaren 6an. 

- Afrika ezinbestekoa zikloa, Iruñean eta Tuteran, azaroaren 5etik aurrera. Zikloaren 24. edizioak krisiak eta gatazkak, migrazioak, klima-aldaketa, emakumeen errealitatea eta Afrikako kontinentearen egungo erronkak jorratuko ditu hainbat kultur jarduerarekin.

- Erakusketak, datorren astetik aurrera hainbat kokalekutan. Hala, Kondestablearen jauregian Hiru mugak argazki erakusketa ikusteko aukera izanen da datorren astetik aurrera, Sahara Mendebaldeko egoeraren inguruan hausnartzen duena. Atarrabian, Rode Fundazioaren Altxor naturala arriskuan erakusketa egonen da ikusgai. Azkenik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak El Salvadorreko Cosoaguako emakumeen inguruko erakusketa paratuko du azaroaren 8tik 14ra. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!