Zirriborro literatur tailerra urriaren 31tik azaroaren 2ra eginen dute Donezteben

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 23a, 19:18

Gazteei zuzendutako idazketa tailerraren bigarren ediziorako izen ematea oraindik zabalik dago 

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Zirriborro gazteentzako idazketa eskolaren bigarren edizioa eginen da Donezteben. Hiru egun, asteburu oso bat, literatura sorkuntzara modu berritzaile eta dibertigarrian hurbiltzeko, noren eskutik eta literatura ogibide duten horien eskutik hain zuzen ere, idazle, ilustratzaile, poeta eta bertsolariak tartean. Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Institutuak eta Euskal Idazleen Elkarteak elkarlanean antolatu dute tailerra eta izen-ematea oraindik irekita dago. 

Bigarren edizio hau iazko egoitza berean eginen da, Doneztebeko Belbieretxea gazte aterpetxean, Iñigo Satrustegi egitarauaren antolatzaileak zehaztu bezala. Satrustegik berak emanen du lehenengo tailerra eta haren ondotik Maite Mutuberria, Angel Erro, Iratxe Retolaza, Uxue Alberdi, Lizar Begoña eta Uxue Apaolaza arituko dira, literatura ikuspegi eta modu desberdinetan landuz. Helburua, Satrustegik berak zehaztu moduan, bestelako sorkuntza diziplinekin egiten den moduan literaturarekin ere jolasteko eta ikasteko espazio bat irekitzea da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!