Irratiko señorak

'Irratiko Señorak' Irrintzi Plazara iritsi dira

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 23a, 18:55

Zer da señora izatea? Reyes Ilintxeta eta Amaia Lasa bueltan ditugu Irrintzi Plazan, kontzeptu honen eta beste kontu askoren bueltan aritzeko

Noiz konturatu zinen señora bat zinela? Zein izan zen lehenengo aldia hala deitu zizutela? Zein da zure mundu ikuskera señora ikuspegitik? Reyes Ilintxeta eta Amaia Lasa Irrintzi Plazara bueltatu dira guzti honetaz aritzeko. Baina ez hori bakarrik: auto kontzesionarioak, IAT-ak eta supermerkatu handietako auto-ordainketa kutxetan bizitakoak ere izan dituzte aipagai. Hilabetean behin, kontu desberdinetaz arituko dira gurean gonbidatu desberdinekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!