Itsaso Larramendi: "Israelek hamarkadak daramatza palestinarren etxebizitzak gatazka leku bilakatzen"

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 23a, 14:38

Eyal Weizmanen 'Hiri gerra Palestinan' liburua euskaraz argitaratu du Katakrakek, okupazioaren arkitekturaren eta estrategia militarraren inguruan hausnartzen duen lana

Azken bi hamarkadetan Israelgo armadak ezohiko taktikak garatu ditu Palestinako hirien aurka: kaleak zeharkatu beharrean, paretak zeharkatzen dituzte, lurrak, sabaiak, egongelak, logelak, komunak. Kaleak zapaltzeari utzi diote. Hala, palestinar borrokalarien jopuntutik aldendu eta zibilen etxebizitzetan sartu dira. "Alderantzizko geometria" deituriko taktika garatzeko ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin du Israelgo Armadak.

Okupazioaren arkitektura eta estrategia militar hori aztertu du Eyal Weizman arkitektuak (Haifa, 1970) eta hark zuzentzen duen Forensic Architecture taldeak. Dozena bat liburu eta txosten baino gehiago argitaratu ditu, tartean Hollow Land izenekoa, zeinaren zazpigarren kapitulua hamar hitzkuntzetara itzulia izan den. Orain, Katakraken eskutik, euskaraz irakurtzeko parada ere badago.  Amaia Astobizak itzuli du lana eta Itsaso Larramendi arkitektuak hitzaurrea idatzi du. Harekin solas egiten aritu gara Israelek "suntsiketaren helburu bakarrarekin" urte luzez garatutako estrategiaren inguruan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!