Lerro galduak

Augustin Anabitarte, euskal eleberrigintzan aurrekari

Miren Mindegia Petrirena 2024ko urr. 22a, 19:45

'Lerro galduak' sekzio berrian 'Donostia' eleberriaren egilea berreskuratu dugu Irati Jimenezen eskutik 

Denboraren galbahea igaro ez duten eta bidean galduta gelditu diren idazleak eta idazlanak berreskuratzeko asmoa izanen dugu Lerro galduak sekzio berrian. Generoagatik izan, klase sozialarengatik izan, zegokien tokian eta zegokien garaian egoten jakin ez zutelako izan, ahanzturaren sarean ez atzera ez aurrera gelditu diren sortzaile horietaz ari gara. Nortzuk dira literaturako ahaztuak? Zeintzuk berreskuratu beharko genituzke gure literaturaren historiarako? 

Lehenengo sekzioan Irati Jimenez izan dugu bidelagun eta amabitxi. Bere eskutik, Augustin Anabitarte idazle donostiarraren ekarpena ezagutu dugu, Jimenezen iritziz eleberrigintzan atzeman beharreko lanak idatzi zituenak. "Ez da horretan atzindaritzat hartu eta gure literatura honetan hain berantiarra izan den genero honetan kontutan hartu beharreko idazle bat izan da Anabitarte". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!