13 talde, 100 partaide eta 19 saio izan dira Bardoak 2024 taldekako bertsolari txapelketako protagonistak. Umore eta giro onean joan ziren aurreko asteburuan egindako finalaurrekoak Etxaurin, Irunberrin eta Tuteran.
Baztan-Bortzirietako hiru taldek lortu dute finalerako txartela, herri arteko tirabirek jokoa eman dezakete beraz. Garesko pilotalekuan arituko dira Baztango Baztanzopak taldea, Bortzirietako Hor gu eta Baztan-Bortzirietako Mutilatuak.
Bardoen finala larunbatean 17:30ean izango da Garesko Zamariain Pilotakeluan. Bertsosarrerak.eus atarian erosi daitezke azken saiorako txartelak.
Irrintzi Plazan Saioa Oneka, Nafarroako Bertsozale Elkarteko komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu finalaren atarian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!