Nagore Oria: “Gure helburua jendea etxera irribarre batekin iristea zen eta lortu dugula uste dugu”

Unai Lako Goñi 2024ko urr. 21a, 17:37

Zangoza Ikastolako zuzendariak Nafarroa Oinez jaiaren balorazio oso positiboa egin du: “Nekatuta gaude, baina oso pozik”

Jendetsua eta koloretsua izan zen atzoko eguna Zangozan. Eguraldiak lagun zutela, milaka euskaldun eta euskaltzalek bat egin zuten Zangozako Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez festarekin. 3,5 kilometroko ibilbidean zehar hamarnaka ekitaldi antolatu ziren euskara pizteko, mintzatzeko eta gozatzeko. Festaren biharamuna lan egiteko eguna da, baina irribarre batekin egiten ari dira azkeneko esfortzu eta auzolanak.

Irrintzi Plazan Nagore Oria Telletxea, Zangozako Ikastolako zuzendaria elkarrizketatu dugu Nafarroako ikastolen jaiaren behin behineko balorazioa egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!