Mikel Mundiñano (Sare): "Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran"

Pello Argiñarena 2024ko urr. 21a, 12:53

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehestasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.

Mikel Mundiñanoren ustez, egoera politikoaren normalizazioaren bidean neurri garrantzitsua da Espainiako Gobernuak hartu duena. Sare elkarteko kideak nabarmendu digu bi erronka nagusi geratzen direla elkarbizitza sendotzeko: biktima guztien aitortza eta presoen auzia bideratzea.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!