Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileek euskararekiko duten jarrera aztergai Palman egiten ari diren kongresuan

Unai Lako Goñi 2024ko urr. 17a, 19:22

Euskaltzaindiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatutako Pello Apezetxea bekaren irabazleek egindako ikerketa azalduko dute hizkuntza ideologien nazioarteko kongresuan

Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko jarrerak aztertu dituzte Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak osatutako lantaldeak, Bortzirietako Mankomunitateak eta Euskaltzaindiak sorturiko Pello Apezetxea bekari esker. Iaz sortu zen beka eta lehenengo irabazleek hilabete hasieran aurkeztu zituzten ondorioak.

Asteburu honetan Palman egingo den hizkuntza Kongresuan aurkeztuko dute aipatutako lana. Kongresu hau hizkuntza-ideologien eta hizkuntzekiko jarreren esplorazioari eta eztabaidari eskainia dago, eta ikerketa-eremu honetan soilik zentratutako nazioarteko lehen biltzarretako bat izateagatik nabarmentzen da.

Irrintzi Plazan elkarrizketatu ditugu Jon Martin Etxebeste eta Paula Laita Pallares ikerketaren egileak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!