Xabier Alkuazen esanetan, "Nafarroako herrien artean, hirutik bik 1000 biztanle baino gutxiago dituzte". Despopulazioaren arazoa gero eta larriagoa dela nabarmendu du. "Herrien erdiek biztanleak galdu dituzte". Udal eta Kontzejuen Federazioaren bestelako helburuak ere aipatu ditu Alkuazek: egoera zaurgarrian dauden pertsonen erroldatzea, Elizak bere izenean jarritako ondarearen artxiboa osatzea eta Tokiko Mapa garatzea.