Ernaik borroka eguna antolatu du urriaren 12an, Tafallan, "espainolismoaren eta faxismoaren gorakadari aurre egiteko". Horren bezperan, atzo, Tutera inguruan Osborne etxearen zezena eraitsi egin dute: "2015ean egin bezala, orain ere ez da zezenaren iragarkirik ikusten dagoeneko Tuterara bidean", adierazi du Ernaiko kide Goizane Vegasek.
Bihar, urriaren 12, Espainiako Egun Nazionalean "deus ez dutela ospatzeko" aldarrikatuko dute Tafallan. San Franzisko plazatik aterako da manifestazioa eguerdiko ordu batean eta plazan bertan amaituko da ekitaldi batekin.
Hauxe Osborneko zezena eraitsi zuten unearen bideoa:
Gaur Tuterako Zezena bota dugu. Ez dugu españolismoaren goratzea egiten duen sinbolorik nahi, Euskal Herria antifaxista bere luze zabalean aldarrikatzen jarraituko dugu✊
— Ernai (@ernaigazte) October 10, 2024
Larunbatean, denok tafallara! pic.twitter.com/pMml9v5thw