Gizaingo langileek hiru aldarrikapen nagusi dituzte: batetik, hitzarmenean sinaturikoa betetzea, bestetik, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eta, hirugarrenik, beren soldatak foru administraziokoekin parekatzea. Hori eskatzeko, urriaren 18an elkarretaratze bat eginen dute Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aitzinean, 09:00etan. "Gizarteratu nahi dugu gure egoera eta politikariei eskatu heldu den urterako aurrekontuetan kontuan har gaitzatela", adierazi du Aitor Baztarrika LAB sindikatuko ordezkariak. Baztarrikari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!