Etxebizitza hutsa andana dago Nafarroako landa eremuko herrietan. "Etxebizitza handiegiak dira eta familia bakarretarako gehiegizkoak", azaldu du Oihana Olaberria Arakil bailarako alkateak. Hiriburuan arazo larria bada etxebizitzarena are konplexuagoa da herrietan alkatearen ustez. Arizalan ariko dira gaur jardunaldi batean gaia lantzen, bereziki populazioa finkatzeko zer egin aztertuko dute. "Ezin zaio modu bakarrean erantzun aferari. Herriaren eta beharren araberako erantzunek eman behar dira", uste du Olaberriak. Gaurko batzarraren bidez Nafarroako zenbait herritan egiten ari diren egitasmoak ezagutuko dituzte eta perspektiba zabalduko dute aukera aniztasuna aztertzeko. "Erantzun bateratu eta globala behar da egoera bideratu nahi bada", aldarrikatu du. Oihana Olaberriari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.