Artazu eta Arrosa senidetuta, larunbatean

Pello Argiñarena 2024ko urr. 1a, 13:55

Urriaren 5ean, larunbatean, ‘Arrosa Eguna’ eginen dute Artazun. Nafarroa Behereko Arrosa herriarekin Artazuk izandako lotura historikoak berreskuratu nahi dituzte.

Lehenengo edizio honetan ardoa izanen dute ardatz. Bi herrien arteko lotura aspaldikoa da. 1590. urtean Arrosako seme Domingo Osses Labeagara ezkondu zen eta haren oinordekoak bailaran finkatu ziren eta Artazuko Oses familia sortu eta abizena zabaldu zuten. Herriko alkate Txaro Etxetxipia eta Artazuko seme Oskar Alegriak xehetasunak eman dizkigute Metropoli Forala saioan.

Bi herrien arteko harremana oso agerikoa da ondareari eta kulturari erreparatuta. Arrosako hainbat lagun etorriko dira Artazura, larunbatean. Datorren urtean Arrosan ospatuko dute jaia. Honekin batera egitaraua duzu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!