Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Unai Lako Goñi 2024ko ira. 30a, 19:49

Saran egingo da eta aurtengoa laugarren edizioa izango da

Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azokaren laugarren edizioa antolatu dute urriaren 11 eta 12an Saran. Herriko Mari Gorri elkartea, Donostiako Galtzagorri eta Pamiela argitaletxearen elkarlanarekin izango da, Biziki goxatu, osoki maitatu lelopean.

Azoka bat baino gehiago da Ikusi Mikusi. Ez dago Euskal Herrian haur eta literatura soilik euskaraz biltzen dituen azokarik. Urriaren 11koa, ikasle eta profesionalei bideratuta egongo da. Eskola desberdinetako umeak hurbilduko dira eta 15 euroko bonua izango dute liburuak erosteko.  Urriaren 12a berriz familien eguna izango da eta ateak irekita egongo dira denon bisita jasotzeko.

Literatura obretan oinarritutako ikuskizunak, lantegiak, animazioa edota idazle eta ilustratzaileekin topaketak ere antolatu dira. Egitarau osoa ikusimikusi.eus webgunean. Xehetasun guztiak Amaia Hennebutte antolatzaileak eman dizkigu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!