Fermin Artola (Zaporeak): "Oso kontent gaude. 4.000 kilo elikagai bildu ditugu"

Maialen Huarte Arano 2024ko ira. 30a, 10:11

Zaporeak Elkarteak larunbatean Iruñerriko zenbait saltokitan elikagai bilketa egin zuen. 4.000 kilo jaki eskuratu zituzten. Hemendik hiru astera-edo iritsiko dira Greziako errefuxiatuentzako kanpalekuetara. 

Kamioi bat bidali berri dute Greziara elikagaiz beteta. Hiru aste barru izanen da hurrengoa eta horretan sartuko dituzte larunbatean Iruñerriko zenbait saltokitan jasotakoa: olioa, txitxirioak, arroza eta pasta. Guztira 4.000 kilo jaso dituztela azaldu du Fermin Artola Zaporeak taldeko boluntarioak. "Oso kontent gaude bildutakoarekin", esan du. Greziako errefuxiatuentzako kanpalekuetan oraindik ere behar asko dituzte eta Zaporeak taldeak egunero 3.000 otordu ematen dizkie. "Gaur abiatu da kamioi bete elikagai eta hiru astera-edo iritsiko da larunbatean jasotakoa", kontatu du. Fermin Artolarekin egindako elkarrizketa entzun daiteke argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!