Mediku falta salatu dute Elizondon

Maialen Huarte Arano 2024ko ira. 30a, 08:09

Manifestazioa egin zuten atzo Elizondon osasun sistema publiko eta duinaren alde. Arg: ahotsa.info

2.000 lagun inguru bildu dira Elizondon herrian eta oro har eskualdean, Baztanen, jasaten ari diren egoera salatzeko: mediku faltaz dira kexu. Nafarroako Gobernuari osasun zerbitzu publiko eta duina berma ditzala eskatu diote.

Osasun publikoa eta kalitatezko zerbitzua exijitu dute: "Landa eremuko herritarrak bigarren mailako bizilagun izan gabe, ez ditzatela petatxuak jarri", eskatu dute manifestazioaren amaieran. 2.000 lagun baino gehiago batu ziren atzo Elizondoko protestan. Kritiko jardun dira Osasungintzako arduradunekin: "Hala nolako soluzioak eskaini dizkigute: bi egunetarako bi mediku kontratatzen dituzte, edo bi egunetarako bakarra. Hori, ez da aski", adierazi dute. Sistema egonkor bat nahi dute, bizilagunak ezagutuko dituzten medikuak. Kalitatezko osasun publikoa, denontzat eta duina galdegiten ari dira. "Euskaraz jaso nahi dugu arreta", gaineratu dute. Egoerarik larriena Elizondon bizi dute eta horixe nahi dute berehalakoan konpontzea.

Elkarretaratze eta bizikleta martxa ugari egin dituzte azken hilabetean Elizondon. Atzo, manifestazio jendetsua egin zuten. "3.500 herritar daude medikuaren arretarik gabe", salatu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!