Munduko 18 aktibista Euskal Herrian dira hizkuntza gutxituak biziberritzeko proiektuak ezagutzeko

Unai Lako Goñi 2024ko ira. 26a, 19:28

Garabide Elkarteak antolatuta sei astez egongo dira euskara sustatzen duten elkarte eta erakundeekin esperientziak partekatzen

Garabide Kultur Elkarteak antolatutako Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren baitan, 13 komunitate ezberdinetatik etorritako 18 hizkuntza-aktibista iritsi ziren Euskal Herrira irailaren 20an. Sei astez ibiliko dira euskaren sustapenean lanean dauden elkarte eta erakundeekin haien esperientziak partekatzen. Nafarroan Errigorako proiektua ezagutuko dute Tafallan, Laba kulturgunean bisita egingo dute Iruñean eta Irurtzunen solasaldia egin berri dute.

Programaren helburua, hizkuntza gutxituak biziberritzen ari diren munduko hainbat komunitatetako ordezkariak euskara indartzeko estrategietan formatzea da. Bestetik, euskal jendartea hizkuntza aniztasunaren eta hizkuntza gutxituen egoeraren inguruan sentsibilizatzea bilatzen du Garabidek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!