Pilota eta erraketa arina diren arren, abiadura, indarra eta koordinazioa dira ezinbesteko badmintonean aritzeko. “Txikitan hasi nintzen Lizarrako klubean, bakarra zegoenean”, azaldu du Amaia Torralbak. "Gurasoen erraketa batekin egin nuen topo, probatzeko gogoa sartu zitzaidan, eta gaurdaino”, gaineratu du.
Orain, lizentzia Lizarrako Belmecher klubean dauka, baina Oviedon utzita daramatza lau urte eta hantxe egiten ditu ikasketak. Bere ibilbidearen errepasoa egin dugu eta hurrengo helmuga Europako txapelketarako sailkapena duela ohartarazi du.