Zazpi tailer parte-hartzaile antolatu dituzte Mugalur proiektuaren baitan 2023 azaroa eta 2024ko apirilaren artean, Euskal Herriaren baitan kokatua den mugatik hurbileko herrietan, inguruetako biztanleekin. Ipar Euskal Herriko Garapen kontseiluak, Nafarroako Cederna-Garalurrek eta E Helburua izan da solasguneak sortzea, mugaren errealitatearen aipatzeko eta bizipen anitzak partekatzeko. Modu horretan, jaso den materialak, Euskal Herrian, mugaren presentziaren bizitzeko manera desberdinak ikustera ematen du: Bizi-eremuen mapak, lekukotasunak, argazkiak, geroari buruz ekintza ideiak... bildu dira. Tailerren dinamikaren inguruan, beste euskarri batzuk ere ekoiztu dira: 7 ilustrazio lan eta gaurko bizi eremuen irakurketa bat baita mugari buruzko galdeketa, gogoeta desberdinak antropologia saileko ikerlariengandik. “Mugalur ez da bakarrik biztanleen hitzaren jasotzea, proiektu honen xedea da mahai inguru berean jartzea arlo desberdinetako jendea: erakunde desberdinetako teknikariak, elkartekideak, hautetsiak, biztanleak, artista-sortzaileak eta ikerleak”, azaldu du Elena Casimirin proiektuaren misio karguduna. Casimirini egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.