Donostiako Zinemaldia

Harri Fernandez: “Aniztasun handia dago euskal ekoizpenetan, baina euskaraz egindako film gutxi”

Unai Lako Goñi 2024ko ira. 23a, 19:57

Noticias de Gipuzkoa egunkariko kazetariak bultzada handiagoa eskatzen du euskarazko produkzioetarako

Euskal Herrian ekoitzitako 20 proposamen aurkeztuko dira Zinemaldian: 15 film luze, bi labur eta 3 telesail. Aldiz, euskarazko proposamen gutxi daude. Harri Fernandez, Noticias de Gipuzkoako kazetariaren esanetan “euskal zinema eta euskarazkoa nahasten dira. Ekoizpenari dagokionez bultzada bat behar du euskarazko zinemak Orain, urtean proiektu bakarra egiten da gure hizkuntzan. Euskal produkzioak zer diren definitzeko beharra dago”.

Egun hauetan, goiz esnatzen da Harri. 8:30ean izaten dira prentsarako proiekzioak. Jarraian, egun luzea geratzen zaio aurretik: elkarrizketak egin, prentsaurrekoetara joan, kronikak eta kritikak idatzi eta antolatzen diren ekitaldi eta gala desberdinetan parte hartu… Gaueko 11k aldera bukatzen da bere lan eguna.

Pili Yoldi kazetariak bere aldetik, The End filmaren inguruko kronika bidali digu. Brodwayren Urrezko Aroaren estiloko musikala da, lurrean bizirik irauten duen azkeneko familiaren egunerokoak kontatzen dituena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!