6.500 nafarrek dute jokoarekiko menpekotasuna

Haritz Pascual Garjon 2024ko ira. 19a, 07:52

Gaur abiatuko da Iruñean ludopatiaren kontra lan egiten duten elkarteen estatu mailako kongresua. Jokoarekiko menpekotasuna geroz eta gazteagoetan atzematen dela ohartarazi dute antolatzaileek.

Eguneroko eztabaidaren erdigunetik desagertu den arren, jokoaren arazoa gurean dirau. Egunotan ludopatiaren inguruko 300 aditu bilduko dira Iruñean estatu mailako kongresuan. Esan bezala, datuek erakusten dutelako, lerroburuetatik desagertu arren, jokoarekiko menpekotasunaren arazoa hortxe jarraitzen duela. Nafarroan populazioaren %1ek pairatzen du menpekotasun hau, 6.500 nafar inguruk dute arazoa jokoarekin, gehienak gainera diagnostikatu gabe. Ludopatia duten pertsonen terapian lan egiten duen Aralar fundazioak gainera datu kezkagarriago bat eman du aditzera, kongresua abiatu aurretik. Gaztetasuna. Haiengana jotzen duten pertsonen %60ak 35 urte baino gutxiago ditu eta beheruntz doan adina da hau. Pasa den urtean 14 eta 18 urte bitarteko nerabe eta gazteen %31k jokoan dirua gastatu zuela aitortu zuen. Prebentzioaz gain, menpekotasunean erortzen diren pertsonendako arretarako baliabide gehiago eskatu ditu Aralar fundazioak, jokoa gizartearen egunerokotasunean ez normalizatzera dei egitearekin batera. “Gure herriko festetan ohikoegiak diren bingoek, zozketek, kinielek, apustuek…jokoa normalizatzera eramaten dute” azaldu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!