"Ludopatia duen herritarraren profila asko aldatu da azken urteotan. Garai batean gizon heldu eta bakarlariaren irudia etortzen zitzaigun burura; egun jokoan aritzen dena 20 eta 25 urte arteko gaztea da, bizitza normalizatuarekin, ikasketa maila altuekin eta une batez kontrolik gabe aritzen dena jokoan", esan du Saioa Ieregi Aralar elkarteko psikologoak. Gero eta jende gazteagok jotzen du jokora. "Prebentzioa landu behar da eta ludopatiaren arazoari modu integral batean erantzun", adierazi du Ieregik. Herri eta auzo askotako festetan ohikoak izaten dira apustuak: izan bingoa edo kirolarekin lotutakoak: "Kontua ez da jokoa debekatzea, arriskuez ohartzea da gehiago", nabarmendu du Yeregik. Egun oso normalizatua dago apustuetan aritzea eta horrek sortzen du gero eta jende gehiago arriskuan egotea Yeregiren ustez. Saioa Yeregiri egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.