Karmele Gurbindo eta Ainhoa Garcia (Naxker): "Oraindik ere emakume gehiago behar dira musika eszenan"

Miren Mindegia 2024ko ira. 18a, 17:51

'Matxenia II' lehenengo diskoa plazaratu berri du Atarrabiako Naxker taldeak, indie-pop itsaskorreko 6 kantuz osatua

Karmele Gurbindok, Ainhoa Garciak, Nerea Arrasatek, Jaione Baraibarrek eta Aritz Martinek osatzen dute Naxker, bere sustraiak Atarrabian dituen taldea. 2022an sortu zen eta hainbat eszenatokitan ibili diren arren, berriki plazaratu dute bere lehenengo diskoa: Matxenia II. 

Josu Ervitik ekoiztutako diskoak indie-pop soinu garbi eta biziko sei kantu biltzen ditu, aurretik ezagutzera emandako 'Ezin dut sinetsi' itsaskorretik hasi eta Hinds edo Belako bezalako taldeen erreferentzialtasuna nabarmentzen duten bestelako kantuetara. Gurbindu eta Garciak erran bezala, ez die beldurrik ematen musika errazaren etiketak. "Hare gehiago, modu positiboan ere irakurtzen dugu hori, azken batean ez dugu pentsatzen guzti horretan, ateratzen zaiguna egiten dugu". 

Emmusikadas jaialdian egon berri da Naxker, emakumeei oholtza ematea helburu duen jaialdia hain zuzen, eta horren inguruan ere hausnartu dute: "Egia da gero eta emakume gehiago gaudela musika eszenan, baina oraindik ere gehiago egon beharko lirateke".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!