Amaia Izar Leatxe, Home Staging-a: “Obrarik egin gabe etxeak bi astetan eraldatzen ditugu”

Unai Lako Goñi 2024ko ira. 17a, 18:49

Home Staging-a Estatu Batuetatik iritsitako teknika bat da. Alokatu edo saldu nahi den etxebizitzari erabateko aldaketa egitean datza, errentagarritasun handiena ateratzeko

Amaia Izar Leatxe agoiztarrak duela urte eta erdi martxan jarri zuen Home Staging negozio berritzailea. Ez du dekoratzaile lanak soilik egiten. Etxe baten eraldaketa osoaren prozesuaz arduratzen da: moldatu beharreko tokia ikusi, itxuroso jarri eta azkenik, etxea saldu edo alokatu. Bi asteko tartean burutzen du lana, obrarik egin gabe.

Lehenik eta behin etxea husten du, ondoren espazioak ordenatzen ditu altzairu, sofa, errezela eta elementu propioekin eta azkenean argiz betetzen du etxea. Etxea margotzea garrantzitsua da, usain txarrak usatzen dituelako. Amaia Izar Leatxeren esanetan, helburua ez da espekulazioa, saldu edo alokatu nahi den etxe bati aldaketa batzuk eginez erakargarriagoa izan daitekeela erakustea baizik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!