Inko Iriarte (LAB): "Lan osasun ikuskaritzarako baliabide gutxi bideratzea bat dator enpresaria bakean uztearekin”

Maialen Huarte Arano 2024ko abu. 22a, 08:15

Uztailaren amaiera arte Nafarroan 13.472 lan istripui jazo ziren: gehienak arinak, baina 35 larri eta heriotza eragin zuten 13 ere badira tartean. "Prebentzioan jarri behar da arreta. Hamar ikuskari izatea Gobernuak herrialde osoko langileen lan osasuna ziurtatzen dela aztertzen erabaki politikoa da; enpresariak ahalik eta gutxien molestatzeko", esan du LAB sindikatuko Lan Osasunerako arduradun Inko Iriartek. 

Uztaila bukaera arte Nafarroan 13.472 lan istripu izan dira. Gehienak arinak, 35 larri eta heriotza eragin zuten 13. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren uztaileko txostenaren datuak dira horiek. Enpleguaren datu onekin talka egiten dutenak dira. Lanpostuak sortzen ari dira, baina erritmo berean ez da hobetzen lan prebentzioa. Hala salatu du LAB sindikatuko Lan Osasuneko arduradun Inko Iriartek: "Arrisku faktoreak bat baino gehiago izan daitezke, baina gorena, prekarietatea da". 

Enpresa bakoitzak ziurtatu behar du prebentzio lanak betetzen direla eta enpresarena da ardura erern langileen lan osasuna zaintzearena. Administrazioak luke beste parte bat: Aholkularitzarena eta ikuskaritzaren bidez prebentzio sistema guztiak betetzen direla bermatzea, betearaztea. "12 ikuskari daude izendatuta Nafarroan eta 10 operatibo", jakinarazi du Iriartek. "Erabaki politiko bat dago horren atzean: enpresaria ahalik eta gutxien molestatzea", gaineratu du. Inko Iriarteri Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!