Jabi Arakama: "Zeladoreek pazienteekin euskaraz aritzeko gonbidapena da gida"

Maialen Huarte Arano 2024ko abu. 20a, 08:49

Zeladoreak euskaraz izeneko gida ondu dute Osasunbideak eta Euskarabideak elkarlanean. Aurrekoetan bezala, oraingoan ere, euskararen erabilera bultzatzea da helburua. Kasu honetan, zeladoreek eurek pazienteekin duten hartu-emana euskaraz ere izatea ahalbidetzeko gida da. 

Euskarazko hitz eta esamoldeak bildu dituzte hirugarren gida batean. Zeladoreak euskaraz du izena eta profesional horiei bereziki bideratuta dago: "Euskarazko arreta eskaintzerik badagoela erakusteko hizkuntza horretan erabilgarri dituzten hitz eta esamoldeak jasotzen ditu gidak", esan du Jabi Arakama Euskarabideko zuzendariak. Euskararen Institutuarekin batera Osasunbidearekin ondu dute gida hori. Xede du euskararen erabilera sustatzea. Jabi Arakamari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!