Nekane Otamendi: “Arturo Campion euskaltegia euskararen eta euskal kulturaren erreferentzia izan da Iruñerrian urte luzetan”

Pello Argiñarena 2024ko abu. 14a, 11:34

Nekane Otamendi, Arturo Campion euskaltegian irakasle lanetan aritu da azken lau hamarkadotan. Aurki, klaseak emateari utziko dio, erretiroa hartuta.

Atallun sortua. Baserri giroan hazia. Tolosan egin zituen ikasketak. Horren ostean, transizioaren hasieran Iruñeko Comedias karrikako euskaltegian hasi zen lanean. Urteotako esperientzia azaldu digu Guardasola saioan.

Nekane Otamendi irakaslearen esanetan, euskararen egoera onerako aldatu da., bereziki, Iruñerrian. “Oraindik ere aldatu ez dena PSN eta UPNren jarrera da, euskara mamu baten modura ikusten dute; euskara eskubide bat da eta ez dute onartu nahi”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!