Edurne Egino: "Toquerok oraindik deus esan ez izana larria da"

Maialen Huarte Arano 2024ko uzt. 29a, 08:41

Cara al Sol abestia kantatu zuten zenbait gaztek uztailaren 25ean Tuterako jaietan zezen plazatik ateratzerako unean. Contigo-Zurekin koalizioak "frankismoa goratzea eta normalizatzea" dakarrela uste du. Oso larria da gertatutakoa eta Alejandro Toquero alkatearen isiltasunarekin "kexu" agertu dira. 

Cara al Sol kantatzen entzuten dira zenbait gazte sare sozialetan bolo-bolo ibili den bideo batean. Tuterako jaietan uztailaren 25ean zezen plazatik atera berritan izan ziren abesti horiek. "Frankismoa normalizatzeaz gainera goratu ere egiten dute", adierazi du Edurne Egino Contigo-Zurekin taldeko kideak. Alejandro Toquero (UPN) Tuterako alkateak "oraindik" ezer esan ez izanarekin "kexu" azaldu da herri horretako Contigo-Zurekin taldea: "Oso larria da zezen plazaren alboan gertatutako", uste dute. Edurne Eginori egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!