Aurten, hiru astez aritu dira Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoak Auritz eta Aurizperri artean indusketa arkeologikoak egiten, Zalduako aztarnategian. Mende bat inguruko terma bat azaleratu zaie, eta harekin batera agertu dira funtzionamenduarekin lotutako objektu ugari. Ikuspegi zientifikotik, pozik daude
2017tik, eraikini hori da Aranzadiko ikertzaileen jomuga, "erreferentzia bat" delako: herriak 400 urtez izandako aldaketetara egokituz joan zen eraikina, eta egokitzapen horien aztarnen bila dabiltza. Tartean, gunea bero edukitzeko behar ziren adreilu eta hodi zatiak, eta teilak. Termetako marmol zatiak ere agertu dira: zuriak eta arrosak.
Hori guztia ikusgai izanen da bihar, larunbatarekin Zalduan eginen den doako bisitaldi gidatuan. Euskarazko azalpena 11:00etan hasiko da. Oihane Mendizabal indusketa buruarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.