Zangozako Mankomunitateko hemeretzi kidek akordio bat egin dute Marta Tiebas (independentea) kargutik kentzeko eta Erromantzatuko alkate Aitor Sola (EH Bildu) presidente izendatzeko. "Ezberdinen arteko akordioa" lortu dutela nabarmnedu du Solak: "Egungo egoerari buelta emateko xede du", gaineratu du. EH Bildurekin batera, zenbait herritako talde independenteak daude zentsura mozioa aurkeztu duten sinatzaileen artean. Alderdi sozialistarengandik jaso ditu kritikak Solak izandako babesen artean eskuineko botoak daudelako.
Nabarmendu dute Zangozako Mankomunitatearen egoera ekonomikoa dela neurria aurkezteko arrazoi nagusia.
Hamazazpi udalerrik osatzen dute Zangozako Mankomunitatea. Erakunde horrek kudeatzen ditu eskualdeko hondakinak, uren zerbitzua eta zerbitzu sozialak. Aitor Solari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.