Martin Subizar: "Gasolindegi-munstrorik ez dugu behar Legasan"

Maialen Huarte Arano 2024ko uzt. 24a, 08:37

Bertizaranako bizilagunek elkarretaratzea egin zuten larunbatean Legasan eraiki nahi duten "makrogasolindegiaren" kontra. Alkatearekin batzartu ziren atzo eta haren babesa jaso. Informazio xehea nahi dute bizilagunek eta igandean batzarra egiteko eskaera mahai gainean jarria dute. 

Herritarren ahotsa aditu, errespetatu eta bete, gasolindegirik ez!, pankarta eskuan hartuta elkarretaratzea egin zuten Bertizaranako herritarrek larunbatean. Kamioiendako Legasan eraiki nahi duten "makrogasolindegiaren" aurka elkartu dira. Proiektua ez da berria; 2021ean hasi ziren proiektuaren ideia aurkezten, baina kontzejuek duela hiru hilabete baino ez dute izan horren berri. Informazio falta sumatzen dute herritarrek eta atzo alkatearekin elkartu eta gero igandean batzar irekia egin nahiko lukete. Martin Subizar Bertizaranako bizilagunari egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!