2024ko abuztuaren 8tik 11ra Artiedan aurkitzen den Arterra Bizimodua ekoherria Ekoherrien Sare Iberiarraren (RIE) Udako Topaketaren gune bilakatuko da. Ekimenaren XXVII. edizioaren helburua krisi ekosozialari aurre egiteko sarea indartzea, proiektuak konpartitzea, elkar ezagutzea eta egoeran inguruan hausnartzea izanen da, besteak beste.
Arterra Bizimoduko Ione Andiak argitu moduan, "hiru egunez ezagutza partekatuko dugu tailer eta hitzaldietan, elkartzeko, trukatzeko eta ospatzeko guneak ere egongo dira". Hala, jasangarritasunaren lau dimentsioak jorratuko dira tailer eta hitzaldietan: "Dimentsio ekologikoa, ekonomikoa, kulturala eta soziala". Asteburu osoan zehar, hala, proiektu desberdinak ezagutzeko tartea eskainiko da. "Jardueretako bat, adibidez, proiektuak bilatzen dituen jendea eta jendea behar duten proiektuak elkarrekin harremanetan jartzea izanen da".
Izen-ematea oraindik zabalik dago eta Arterra Bizimodu proiektuaren webgunean egin daiteke.